Usabal

Gaurkotasun Buletina 78Data: 15-11-2021

KIROLA



Kirola egin aurretik luzaketak ez egiteko 5 arrazoi

Kirola egin aurretik luzaketak ez egiteko 5 arrazoi

ITURRIA: Sportlife
Azken ikerketek entrenamenduaren aurretik luzaketak ez egitea aholkatzen dute. Hona hemen luzaketak beste une baterako “gordetzeko” bost arrazoi on.

Orain dela ez hainbeste, adituek beroketa beti gorputz osoa luzatuz hastea gomendatzen zuten, batez ere ariketan gehien parte hartuko duten atalak. Hankak, adibidez, korrika egiten hasi aurretik. Baina honen inguruan azken urteetan egindako ikerketek ez dute hau gomendatzen. Hona hemen luzaketak beste une baterako “gordetzeko” bost arrazoi on.

1. INDARRA MURRIZTEN DU
The Journal of Strength Conditioning e Investigation-ek argitaratutako ikerlan baten arabera, pisuekin saio bat egin aurretik luzatzeak indar-maila murrizten du. Eta Zagrebeko Unibertsitateak (Kroazia) aurreko 104 ikerketen berrikusketa bat egin zuen, eta honek ariketa egin aurretik luzaketa estatiko eta mantendua egiteak luzatutako muskuluen errendimendua %5 baino gehiago murriztu dezakeela ondorioztatzen du. 

2. POTENTZIA OROKORREAN ERAGIN NEGATIBOA DU
Zientzialari kroaziarren arabera, ez da indar maximoa soilik negatiboki eragintzen, potentzia (intentsitate biziko indarra edo pisuari dagokiona, funtsezkoa talde- erraketa- edo aurkakotasun- kiroletan) %2 baino gehiago murriztu dezake.

3. MUSKULUEN ERRESISTENTZIARI ERAGITEN DIO
Korrika egitea edo txirrindularitza bezalako erresistentzia kirolak, muskuluen kontrakzioari esker aurrera egiten den horietan alegia, egin aurretik luzaketak egiteak izan ditzakeen onurak ez daude garbi ezta ere. Ikerlan kroaziarraren egileen arabera, jarduera aurretik mantendutako luzaketak egiteak muskuluek energia metatzeko duten gaitasuna murrizten du, mota honetako kiroletan funtsezkoa dena.

4. EZ DU LESIOEN ARRISKUA MODU NABARMEN BATEAN MURRIZTEN
Mantendutako luzaketa estatikoak espero duguna egiten du: muskuluak eta hauei lotuta dauden tendoiak erlaxatzen dira. Muskuluak hausteko arriskua txikiagoa da, muskulatura elastikoagoa baitago, baina artikulazioetan eta lotailuetan lesioak pairatzeko arriskua handitzen da, izan ere gure erantzunak motelagoak dira modu honetan luzatu ondoren.

5. ENTRENATU AURRETIK LESIO BAT IZATEKO ARRISKU HANDIAGOA DUZU
Luzaketak egiten badituzu berotzeko, zure muskulaturak hotzean luzaketa bizia jasango du, eta honek muskuluen haustura bat eragin dezake, entrenatzen hasi ere egin gabe.

EZ EGIN MANTENDUTAKO LUZAKETA ESTATIKOAK ENTRENATZEN HASI AURRETIK
Askoz hobe da jarduera arin baten bitartez berotzea (trostan ibili, bizikletan ibili, …), eta ondoren luzaketa dinamikoa eragiten duten berotze-ariketa zabalak egitea: oinkadak, saltoak, biraketak,... Gorde itzazu mantendutako luzaketa estatikoak malgutasuna hobetzea helburu duten saio espezifikoetarako.

Gehiago itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?