Usabal

Gaurkotasun Buletina 78Data: 15-11-2021

TOLOSALDEA
Hainbat ekintza Tolosan azaroaren 25aren harira

Hainbat ekintza Tolosan azaroaren 25aren harira


Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunari begira, konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatzeko ekintzak egingo dira Tolosan azaroaren 2tik urtarrilaren 8ra bitartean.

Olatz Peon, Tolosako alkatea: “herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa ezinbestekoa dira indarkeria sexistari aurre egiteko, eta horretan lanean dihardu urtez urte Tolosako Udalak.”
 
Kontzientziazioa eta sentsibilizazioa izango dute oinarri aurten ere Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren baitan antolatu diren ekintzek. Indarkeria matxistaren aurrean konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatu nahi dira, eta helburu horretara begira antzerki saioa, erakusketak eta hitzaldiak antolatu dira.

Olatz Peon, Tolosako alkateak gogorarazi duenez, “herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa ezinbestekoa dira indarkeria sexistari aurre egiteko, eta horretan lanean dihardu urtez urte Tolosako Udalak. Indarkeria matxistaren aurreran ezin gara ikusle hutsak izan, irmoki erantzun behar dugu. Berdintasun sailak ahalegin berezia egin du, pandemia garai luze baten ondoren, azaroaren 25aren harira, egitarau indartsua antolatzeko, mezua tolosar guztiengana zabaltzeko”.
 
Konpromiso kolektiboa eta indibiduala areagotzea
Indarkeria matxistaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko egitarau aberatsa antolatu du Tolosako Udalak.

Azaroaren 2tik 19ra: Norena da isiltasuna? erakusketa Topic-en. Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperena artistek haurtzaroko sexu-abusuen inguruan egindako hamabi pieza eta bertsoz osatuta dago. Susanna Minguell izan da erakusketako komisarioa.

Azaroak 9: Lehen Foroa, Adineko emakumea eta genero-indarkeria hitzaldia. 10:00etatik 14:00etara izango da Tolosako Udaleko Pleno Aretoan. Maribel Pizarro, Miren Aranguren, Mariluz Esteban, Nerea Almazán eta Ruth Iturbe izango dira hizlariak eta moderatzailea Lourdes Rodriguez Landa izango da. Oneka elkartea da antolatzailea.

Azaroak 18: Palabras dislocadas errezitaldi musikatua sexu-abusuen inguruan. 18:00etatik 20:00etara izango da Tolosako Kultur Etxean. Susanna Minguell-ek gidatuko du saioa Begi Galarza gitarrajolearen laguntzarekin. Aurrez izena eman behar da hemen.
Azaroak 19: Indarkeria matxistaren prebentzioa Antzerki tradizionalaren bitartez saioa. 18:00etatik 20:00etara izango da Tolosako Kultur Etxean, Divina Gipuzkoako Emakume Nigeriarren Elkarte Kulturalak antolatuta.

Azaroak 25etik aurrera: Eskuragarri egongo dira udal liburutegiaren interesgunea eta Gainditu indarkeria matxista liburuak irakurriz gida digitala.

Abenduaren 3tik urtarrilaren 8ra: EMAKUMEArtean erakusketa Aranburu Jauregian. Jabetze Eskolako ikasleen lanak (argazkiak, pinturak, xilografiak…) egongo dira ikusgai. Ura Iturralde, Leire Markinez eta Oihana Ugartek osatu dute erakusketa partehartzaileen lanekin.

leer más itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?