Usabal

Gaurkotasun Buletina 89Data: 18-11-2022

TOLOSALDEA
Iñigo Goñiren argazkia izango da 2023ko Tolosako egutegiko azala

Iñigo Goñiren argazkia izango da 2023ko Tolosako egutegiko azala

Tolosanklisk lehiaketak baditu 2023ko egutegia osatuko duten argazkien irabazleak. Egutegiaren gaia “Kirola” izan da, Tolosa CF klubaren iradokizunari jarraituz, izan ere, klubak mendeurrena ospatzen du aurten eta antolatu dituzten hainbat ekintzen artean, 2023ko Tolosako egutegian egotea adostu zuten Udalak eta klubak, modu horretara, udalerrian egiten diharduten lana eta zabaltzen dituzten balioei aitortza egiteko.

“Aurtengoa kirolaren urtea izan da Tolosan, kirol urteurrenetan zeharo murgilduta baikaude. Esate baterako, Tolosa CF taldearen mendeurrena da aurten, baita saskibaloi taldearen 50. urteurrena ere. Eta horri lotuta, gaurkoan elkarte honek zein beste kirol elkarteek Tolosarentzat zein tolosarrentzat egiten duten lana azpimarratu nahi nuke, eta bide batez, baita kirol eragile guztien esfortzu hori balioan jarri, indartu eta eskertu ere. Horrez gain, noski, eskerrak eman nahi dizkiet lehiaketan parte-hartu duten guztiei eta zorion beroenak irabazle guztiei”, adierazi du Begoña Tolosa Ogasun zinegotziak.

Guztira 153 argazki jaso dira lehiaketan zehar, 41 egile desberdinenak. Iaz bezala, aurtengoan ere epaimahai bitartez aukeratu dira egutegian agertuko diren argazki guztiak. Iñigo Goñiren “Gurutzea gainditu” argazkia izango da 2023ko egutegiaren azalean agertuko dena, eta, hortaz, 600 euroko saria jasoko du Goñik. Egutegiko hilabeteak osatzeko hautatutako gainerako argazkien egileek 200 euroko saria jasoko dute. Egutegiak Zerkausian banatuko dira azaroaren 16tik 18rabitartean (biak barne).

leer más itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?